Argudio teleologiko

Argudio teleologikoa edo diseinuaren argudioa Jainkoaren existentzia frogatzeko a posteriori motako argudio bat da, naturaren ustezko diseinuan eta xedean oinarritua. Premisa hori izanik, ondorioztatu daiteke badela diseinatzaile bat, Jainkoa alegia.

Antzinako filosofo batzuek garatu zuten halako teologia bat. Platonek, esaterako, Demiurgo proposatu zuen, artisau gisako izakia, unibertso fisikoa taxutzearen eta mantentzearen arduraduna. Aristotelesek teologia naturalistagoa proposatu zuen, mugiarazle mugiarazi gabea.

Xenofonteren arabera, Sokratesek argudiatu zuen ezen, gizakien atalak ezin hobeki egonda egokituta bata besteari, hala nola betazala begiari, ezinezkoa dela hura kasualitate bat izan, eta, hartara, unibertsoan plangintza dagoen seinalea dela.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search